top of page

Gizakiok orain arte Naturarekiko izan dugun jarrera eztabaidan dago. Hartu-eman berri eta egoki bat aurkitu behar dugula barneratzen ari gara eta nahiz eta gizartearen jokaeretan kontraesan nabarmenak egon, jadanik jakin badakigu Natura errespetuz tratatu behar dugula. Lehenik eta behin geure mesederako.


Arlo ezberdinen artean, animaliekiko jarrera aldatzen hasi garela esango genuke. Hala eta guztiz ere, errespetua, eskubideak, babesa eta abar landu beharreko kontzeptuak dira oraindik gizakiontzat.

Azpeitiko talde bat gai honi buruz hausnarketa egiten ari gara, gure ekarpenak denon mesederako izango direlakoan.

 

Honela sortu da Oinatz Elkarte Animalista.

Herritar guztiok animatzen zaituztegu hausnarketa hauetan parte hartzera. Orain arte baliogarritzat onartu izan duguna baino haratago begiratu eta sortu dezagun animaliekin elkarbizitzeko modu berri bat.

 

Azken albisteak
 

bottom of page