
"BEGANISMOAREN EGUNA"
2018KO AZAROA
Azaroaren 1ean, Beganismoaren eguna zela eta, Euskal Herriko antiespezista taldeek antolatu zuten manifestaziora 500 lagun inguru bildu ziren. Beraien errebindikazioa, animaliek ere sentitzen dutela eta beganismoa dela alternatiba bat. Animaliak ez explotatzeko edo ustiatzeko.

"AZOKA HERRITIK" EKIMENA
2014KO ABENDUA
Azoka Herritik ekimena, Azpeitiko ekonomia sustatzen laguntzeko bide bat da. Herriko hainbat erakunde, talde eta eragile daude tartean.
Gu ere bertan izan ginen eta gure postuan, besteak beste, jaki beganoak dastatzeko aukera izan zen (animalietatik eratorritako osagarririk gabekoak). Arrakasta itzela izan zuten, dena agortu zitzaigun!

"EZ EROSI, EZ OPARITU. ADOPTATU!" GABONETAKO KANPAINA
2014KO ABENDUA
Gabonetan, gure etxeko txikiek jolasteko laguntxo berri bat eskatu ohi diote Olentzerori. Baina animaliak ez dira jostailuak! Gainera, animalien salmentaren negozioan parte hartzea ez da etikoa; milaka animalia daude aterpetxeetan familia baten beharrean.
Abenduan, gai honen inguruan hitzaldia ematera gonbidatu genituen Bubastis Elkarteko lagunak eta asteburu berean informazio mahaia ipini genuen plazan. Bertan, adopzioen inguruko informazioa jasotzeaz gain, familia bila dabiltzan hainbat animalia ezagutzeko aukera izan zen.

"KALEKO KATUEKIN ELKARBIZITZEN" HITZALDIA
2013KO AZAROA
2013ko azaroan, Bubastis elkarteko Josune izan genuen gurekin, Hondarribia eta Irunen izan dituzten esperientziak kontatzeko. Herri hauetan, eta Udalen laguntzaz, katuen koloniak kontrolatzeko eta egoki zaintzeko proiektuak aurrera eraman dituzte. Azpeitian ere horrelako ekimena martxan jarri nahi dugu.

FESTETAKO MURALA
2013KO UZTAILA
Gure herriko festetan ez dugu tratu txarrik nahi, ez gizaki ez animalientzat. Are gutxiago tortura eta hilketarik. Horregatik, festek iraun zuten denbora guztian, herriko plazan murala ezarri genuen, aldarrikapena mundu guztiak ikus zezan.

"10 ARRAZOI" ERAKUSKETA
2013KO UZTAILA
Sanagustin Kulturgunean ezarri genuen erakusketa honekin, zezenketak defendatzeko beti erabili ohi diren arrazoien beste aldea erakutsi nahi izan genuen. Kanpoaldean mahai informatiboa jarri genuen. Bertan, hainbat eskuorri jasotzeaz gain, zezenketak ondare kultural bihurtzearen kontra sinatzeko aukera egon zen.