top of page
Zezenketen kontrako kontzentrazioa 2012

Lehentasuna: zezenketak kentzea

Azpeitiko egoera konkretuari eutsiz, lehentasuna ematen diogu tortura eta hilketa ikuskizun bihurtzen dituzten zezenketak gure herritik desagertzeari

Zezenketak Azpeitiko historian sustraiturik dauden ohitura eta usadioa dira. Batzuk tradizio edota kultura direla diote. Baina horrek, bere horretan, ez dio ezeri zilegitasunik ematen. Hainbat "arte", "kultura" eta tradizio krudel desagertu dira historian zehar. Gainera, ikuskizun hau festa giroan ospatzeak balore kaskarrak transmititzen dizkio gizarteari eta bereziki ume eta gaztetxoei. 

Bestalde, uste dugu Azpeitiko jaietan ondo pasatzeko zezenketak ez direla derrigorrezkoak. Eta herritar guztiok harro sentitzeko moduko festak nahi ditugu.

Hala ere, hasieran aipatutakora itzuliz, adierazi nahi dugu elkartearen erronka ez dela zezenketak kentzearen horretara mugatuko; hurbileko ingurunea gurekin konpartitzen duten animaliei zor diegun errespetua, babesa eta eskubideak bermatzea izango dugu helburu.

Helburu bat, hainbat ideia

 

Honako hauek dira, besteak beste, abian jarri nahi ditugun zenbait ideia:

 

  • Herriko animalien inguruko arautegia aztertu.

 

  • Udalarekin harremanetan egon eta gai hau elkarlanean jorratzeko bidea egin.

 

  • Abandonatutako eta galdutako animalien kudeaketa egokia bermatu. 

 

  • Herrian eta inguruetan bizi diren animaliak identifikatu eta beraien egoerari buruzko azterketa egin.

 

  • Hainbat arlotan kontzientziazio kanpainak abian jarri: ikastetxeetan, komunikabideetan, sare-sozialetan, herrian eztabaida sustatuz...

 

  • Animaliekin elkarbizitza hobetzeko ikastaro edo hitzaldiak antolatu.

 

Elkartearen aurkezpena Erlo Telebistan

Oro har, animaliei eragiten zaizkien tratu txar eta krudel guztiak salatzen ditugu. Gure helburu nagusia animalien eskubideak babestea da.

 

Helburu hori hainbat modutan gauzatuko dugu:


- Alde batetik, animalien eskubideak urratzen dituzten kasuak aztertu eta salatuko ditugu: egoera horien jarraipen bat egin eta aldatzeko beharrezkoak diren neurriak aztertuko ditugu.

- Era berean, animalien eskubideen alde aurkitzen ditugun jokabideak publikoki txalotuko ditugu eta animalien eskubideen aldeko ekintzen berri emango dugu.

 

- Bestalde, ekintza publikoen bidez animalienganako jokabide etikoa bultzatuko dugu: kontzientziazio kanpainak, mahai informatiboak, kontzentrazioak etab. antolatuko ditugu. 

HELBURUAK

Animalien Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren arabera, "animaliei ezin zaizkie tratu txarrak eta krudelak eragin"
Horretaz gain, "animalien agerraldiak eta ikuskizunak, batez ere krudelki tratatuak badira,

animalien duintasunarekin bateraezinak dira."

bottom of page