top of page

Saninaziyuetako zezenketak aurkeztu dituzte

Duela egun batzuk aurkeztu zuten aurtengo Saninazioetako zezenketen egitaraua.


Bertan, zezenzale batzordeko ordezkariek <<zezenzaleek zezenak ikusteko duten gogoa asetzen>> saiatu direla aipatu zuten, besteak beste. Zezenak "ikustearekin" bakarrik asetuko balira zezenketa-zaleak...


Toreatzaileetako bat ere aurkezpenean izan zen. <<Espektakulu ona>> eta <<zezenketa politak>> eskaintzeko asmoarekin ekarri omen dituzte aurtengo toreatzaileak. Lotsagarria benetan, horrelako hitz ederrak tortura eta erailketei buruz jarduteko erabiltzea.


Mikel Ibarzabal festa zinegotziak esandakoak ere iraingarriak iruditu zaizkigu: «Azpeitiak ehun urtetik gorako zezenetarako tradizioa du, eta merezi du Azpeitiko festez gozatzera etortzeak». Tradizioa izateak ez dio ezeri bere horretan zilegitasunik ematen. Hainbat tradizio eta ohitura krudel desagertu dira historian zehar. Eboluzioa esaten zaio horri, Ibarzabal jauna.


Festez gozatzeak beste esanahi bat du azpeitiar askorentzat. Ondo pasatzeko animalia bat nola torturatzen duten ikusi beharra duenak, arazo bat dauka, argi eta garbi.


Herritar guztiok harro sentitzeko moduko festak nahi ditugu!


Odolik gabeko festak behingoz!

Zezenketen aurkezpena

bottom of page