top of page

Uztailaren 31n kontzentrazioa: odolik gabeko festen alde

Zoritxarrez urteroko hitzordua bihurtu zaigu zezen-plaza aurrekoa Saninazio egunez. Baina ezin ahaztu bertan 3 egunez torturatu eta erailtzen dituzten 18 zezen horiek. Beraiengatik, aurten ere han izango gara, errugabe horiei ahotsa emateko. Beraiek ezin dutelako ezer esan, baina guk bai. Eta esango dugu. Esango dugu ez dugula odolik nahi gure festetan, ez gaudela harro basakeria horretaz, bere festak animalia baten torturan oinarritzen dituen herria gaixo dagoela, besteen sufrimenduarekin gozatzen duena sadiko hutsa dela, inork ez duela horrelako heriotzarik merezi, hori ez dela artea, hori ez dela kultura, toreatzaile bat ez dela maisua, ez dela artista, ezpata, banderillak, arpoiak eta gizon talde oso baten laguntza daukana... ez dela ausarta, hori txalotzen dutenak konplizeak direla, azken batean, esango dugu... NAHIKOA DELA! Eskerrak eman nahi dizkiegu PACMA Animalien Alderdia, Zezenketen Aurkako Eta Animalien Aldeko Bizkaiko Elkartea (CAAB) eta Plataforma por la Dignidad Animal-i (PDA), kontzentrazio honi emandako zabalkundeagatik eta beraien ezinbesteko laguntzagatik.

Kartela

bottom of page