top of page

"Zezenak bizirik" grafittiarekin hasi ditugu Saninaziyuek

Uztailaren 30ean eman zitzaien hasiera gure herriko festei, eguerdiko 12etako txupinazoarekin. Aurtengoan Oinatz Elkarte Animalistak momentu hori aprobetxatu nahi izan du gure festetan hiltzen diren zezen guzti horiek gogoan izateko. Beste aldarrikapen ugariren artean han egon nahi izan dugu.


Goizean goiz Berdura Plazako balkoian geunden dena prestatzen. Gari eta Diego adiskideak lanean hasi dira eta pixkanaka irudiari forma ematen joan dira. Zezen gorri-gorriak laster deitu du behean zen jendearen arreta, hor goian zer arraio egiten ari ote ginen galdezka. Gero, letra txuri-urdinek "zezenak bizirik" nahi ditugula aldarrikatu dute.


Txupinazoaren suziriarekin batera marrazkia gora jaso dugu, behekaldetik ederki ikusi zedin. Festek irauten duten bitartean hortxe izango da, aurtengo 18 errugabe horiei ahotsa ematen.


Gure eskerrik beroena grafittia egin duten bi mutil jatorrei!

DSC_0012.JPG
DSC_0037.JPG

bottom of page