top of page

Gure festetan odolik ez!

Saninaziyuetako kontzentrazioa arrakasta bat izan da. 60 pertsona inguru bildu gara (eta hori Azpeitian ARRAKASTA da). Jende ona, Gipuzkoa kanpotik ere etorria: Nafarroa, Huesca, Frantzia... Eta hauen artean, Christophe Thomas! Ilusio berezia egiten zigun gizon hau etortzeak eta bere zezenaren argazkiak ekarri zituen gainera. Fadjen zezenaren istorioa ezagutzen ez duzuenontzat bideo hau ikustea gomendatzen dizuegu.


Ez dugu ahorik ireki, eskuak gorriz margotuta eta egurrezko zezen beltz baten irudian "gure festetan odolik ez!" lema idatzita.

Beti bezala zezenketazale gehienak kanpotik etorri dira, batez ere Frantziatik, eta hauetako bat izan da eraso egiten saiatu den bakarretakoa. Ertzantzak gelditu du eta datuak hartu dizkio.


Bukatzean argazki hau atera dugu Christophekin, bere "umetxoaren" kartela atzean genuela.

Christophe Thomasekin

Gero jakin dugu Christophe zezen-plazara itzuli dela. Zezenketa bat bere begiekin ikusi nahi zuen. Kamioian bi zezen ikusi ditu hilda eta negarrez hasi da, eskua zezen baten gainean zuela. Fadjen gogorarazten zioten. Gero plazara sartu da eta azken zezena nola hiltzen zuten ikusi du, jendeak barre egiten zuen bitartean.


Tristuraz beterik bukatu dugu eguna.


Baina guztiak salbatu ezin baditugu ere, hor jarraituko dugu beraien ahotsa izaten, basakeria hau behingoz bukatu dadin.


Eskerrik asko etorri zareten guztioi, zuek gabe ez zen gaur arrakasta hori posible izango. Eta bereziki eskerrak azpeitiar ausart horiei.

Datorren urtean gehiago izango gara! --

  • Kontzentrazioaren argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

  • Chistophe Thomasi elkarrizketa motza, Pacmako Olatz Madrazok egina:

bottom of page