top of page

Oinatz El Diario Vascon

Oinatz, elkarte animalista berria



Azpeitia nekazal herria dela diote Oinatzekoek. Bere sustraiak baserri giroan dituenak eta animaliekiko jabetza harremana garatu duena. Baina, noski, hori ere aldatu daiteke. Eta justu hori da elkarteko kideen helburu nagusia. Aitor Aldalur, Amaia Garmendia, Haizea Odria eta Miren Alcedo dira Oinatz elkarteko kideetako batzuk. Dozena pasa kide dira dagoeneko sortu berri den talde animalistan. Oraindik orain garatze, sendotze eta eratze prozesuan daudela diote. Aurretik egin zituzten saioak, baina aurten lortu dute taldea sortzea.

Hezkuntzan eta ohituretan eragitea ezinbestekotzat jotzen dute animaliekiko harreman duina garatzeko. Baina horretarako bide luzea ere egin behar dela diote.

Elkarteko kide batzuk

Beraien helburuetan adar asko dituzte: zezenketen abolizioa, animalien babeserako eta errespeturako baliabideen garapen eta babesa, Udalaren protokolo falta zuzentzea, kontzientziazioa. Baina garbi dute «zezenketak gure lehentasunak dira. Gaur eguneko gizartean ezin da ulertu eta ezin da onartu jai bat bizidun baten torturan oinarritzea. Gutxiago, gainera bertatik kultura edo festa sortzea. Eta larria da hori diruz laguntzea», diote. Penaz jaso zuten Zestoako erabakia, baina denborarekin, bai bertan eta bai Azpeitian bestelako erantzun bat posible dela uste dute.

Beraien lana eta ahalegina ez da jaien abolizioan oinarritzen, baizik eta animalien eskubideak errespetatzen dituen gizarte baten eta jai batzuen alde lan egitea. Eta beraien izateko arrazoia ere, askotan nahastu izan dela diote. «Animalista izateak ez du esan nahi beganoa izan behar duzunik, edo animaliak ukiezin bihurtzen dituzunik. Animaliak errespetatu eta beraien eskubideak eta bizitza babesten saiatuko zarela baizik» azaltzen dute. Ikusi albistea diariovasco.com-en

bottom of page