top of page

Uztailean erakusketa Sanagustinen

Poz handia ematen digun berri batekin gatoz. Azken hilabeteetan prestatzen ibili garen erakusketa bat laster jendaurrean izango dugu.


"10 ARRAZOI: ZEZENKETA-ZALEEN AITZAKIAK HANKAZ GORA JARTZEN" izenburua duen erakusketa uztailaren 1etik 15era bitartean egongo da ikusgai Sanagustinen.

Cpc2TFcicbZbBZtm1Z3OSTeOOmulAjDwjQXHM93DZl8.jpg

Hau da "artistaren" tresna zezenketetan


Bertan, zezenketen defendatzaileek maiz erabiltzen dituzten 10 arrazoi nagusienei buruzko hausnarketa bat proposatuko dugu.


Argudio sendoak dira ala aitzakia ziztrinak besterik ez?


Zezenketa bat benetan zer den kontatuko dugu (plazan ikusi daitekeena baino haratago), zezena plazara atera aurretik gertatzen dena eta baita ikusleari ezkutatzen zaizkion iruzurrak ere. Hemendik abiatuz, "tradizio bat da", "zezenketak artea dira" edo "zezenketarik gabe, arraza desagertuko da" bezalako argudioak kolokan jarriko ditugu.


Izan ere, egia al da plazara iritsi aurretik zezenak luxuzko bizitza lasaia izaten dutela? Ala zezenketan askatzen duen adrenalinagatik, ia minik sentitzen ez duela? Eta zezenketak diru-iturri oparoa direla? Zezenketen atzean ezkutatzen dena begi bistara ekartzea, gehiegi pentsatu gabe ontzat eman ditugun arrazoiak zalantzan jartzea eta batez ere biktima errugabearen lekuan jartzea du helburu erakusketak. Erakusketaren barruan, gizakia eta zezenaren arteko guztiz bestelako harremana erakusten duen bideo bat ere egongo da; Christophe Thomas eta Fadjen zezenaren arteko adiskidetasun bereziaren lekuko diren irudi ederrak. Zoritxarrez oso gutxitan ikusten dugun harreman mota, baina esperantzaz betea.

bottom of page