top of page

Eibarren, zezenketen aurka

2009tik ez da zezenketarik egon Eibarren. Zoritxarrez, ordea, atzeraka goaz eta 5 urte torturarik gabe egon ondoren, zezenketa feria antolatu dute gaur. Hori gutxi balitz, udalak 6.000€rekin lagundu du; halaxe aitortu zuen Miguel de los Toyos, Eibarko alkateak, herritar batek Twitter bidez egindako galderari erantzunez.

Eibarko alkatea, Twitter bidez

Hasiera batean, zezenketen sarrerekin ateratako irabaziak Deparkel elkarteari eman behar zizkioten, baina zorionez elkarteak ukatu egin du odolez zikinduriko dirua jasotzea. Orain, baina, Eibar SD futbol taldearentzat joango omen dira irabaziak (irabazirik balego, kontrakoa ziurrago izango da...)

Zenbait herritarrek maiatzaren 30ean kontzentrazioa antolatu zuten udaletxe aurrean eta Oinatz ere bertan izan zen.

Gaur berriz, zezenketen egunean, herritik manifestaldia egin eta zezen plaza aurrean bukatu dugu ibilbidea. Hala, bertaratu diren zaleak oso gutxi izan direla ikusi ahal izan dugu. Eguraldia ere gure alde izan dugu eta zaparrada galantak bota ditu zezenketak iraun bitartean.

bottom of page