top of page

Urriaren 26ko istiluen harira

Urriak 26 igandean, Zezen Beltz elkarteak antolatutako zezen bolaztatuen ikuskizunean gertatutako istiluei buruz, Oinatz Elkarte Animalistak zera adierazi nahi du: - Oinatz Elkarte Animalistak ez du zerikusirik igandean gertatutakoarekin: ez zuen protesta hori antolatu, ez babestu.

- Igandeko ekintza "Okupa Tordesillas Euskadi" taldeak egin zuen bere kabuz, sare sozialetan eta komunikabideetan halaxe onartu duen bezala. - Oinatzeko kideren batek parte hartu badu, bere kontura izan da eta ez taldearen izenean. - Oinatzen ekintza bakarra pankarta bat plazan ipintzea izan zen, “abereei tratu txarrik ez” lemarekin. Kalean agertu diren kartelak ez dira Oinatzek eginak. Oinatzek bere kartelak beti izenpetzen ditu eta bere logoa daramate. - Oinatzen ustez, ekintza honek elkarteak hautatutako lan ildo baketsuari eta orain arte egindako kontzientziazio lanari kaltea besterik ez dio eragin, herrian giro txarra eta tentsioa sortuz. Dena den, Oinatz elkarteak begi txarrez ikusten du gure inguruan animaliekiko errotuta dauden hainbat jarrera oldarkor, animaliek merezi duten errespetua kontutan izan gabe, hainbat pertsonen dibertimendurako erabiltzen direlarik. Guretzako hau onartezina da eta taldeak bere kanpainak burutzen jarraituko du, beti ere Oinatz elkartearen izena garbi azalduz, edonork jakin dezan zertan gabiltzan.

Istiluari buruzko albisteak:

bottom of page