top of page

Askekintza Animalistaren ikerketa berria, Euskal Herriko festa bidegabeen inguruan

Askekintza Animalistak ikerketa bat argitaratu du udara honetan, Gipuzkoako festetan grabatutako irudiekin, Festak Ospatu Animaliak Askatu kanpainaren barruan. Bildu diren irudiak Euskal Herriko edozein lekutan aurkitu daitezkeen festen adierazgarri izan daitezke. Bertan argi eta garbi irudikatzen da euskaldunok gure festetan animaliak esplotatu eta oinperatu egiten ditugula, eta sufrimendu fisikoa zein psikologikoa eragiten diegula. Elkartearen helburua animalien eskubideak aintzat hartzen dituen festa eredu bat bultzatzea da. Hau da, animaliak inola ere eta inongo herriko jaietan ez erabiltzea, beraien aske izateko eta ez-erabiliak izateko eskubidea errespetatuz. Tradizioak ez dira aldaezinak, eta besteren bati kalte egiten dioten tradizioak desagerrarazi egin behar dira edo inorri kalterik egiten ez dieten beste batzuengatik ordezkatu.



bottom of page