top of page

Hitzaldia: "Ez erosi, ez oparitu. Adoptatu!"

Gabonak gerturatzen ari zaizkigu eta ehunka etxetara Olentzerok txakurtxo edo katakume bat ekarriko du. Baina hauetako askok, uda heltzerako, kalean edo txakurtegietan bukatuko dute. Espainiar Estatuan 200.000 animalia inguru abandonatzen dira urtero. Eta gehienek ez dute bigarren aukerarik izango. Animalia bat etxera ekartzea erabaki garrantzitsua da eta ondo pentsatu beharrekoa. Eta aukera zuzena, adopzioa da. Ez parte hartu animalien salerosketaren negozio krudelean! Gai honi buruz gehiago jakiteko, animalia bat adoptatzeko interesa baduzu edo bestelako zalantzak argitzeko, gonbidatuta zaude datorren ABENDUAREN 11N, SINDIKATU ZAHARREAN, ARRATSALDEKO 19:30EAN prestatu dugun hitzaldira. Gabon hauetan, ez oparitu animaliarik. Ez dira gauzak. Ez dira produktuak. Ez dira jostailuak!

bottom of page