top of page

"Azoka Herritik" ekimenean parte hartuko du Oinatzek

Azoka Herritik ekimena Azpeitiko ekonomia sustatzen laguntzeko bide bat da. Herriko hainbat erakunde, talde eta eragile daude tartean. Oraingoan, egitarau zabala osatu dute abenduaren 20an Sanjuandegin ospatuko den Azoka Herritiken baitan. Bertan, artisauak, baserritarrak, kultur emanaldiak, haurrentzako jolasak, bigarren eskuko materiala, herriko elkarte ezberdinen postuak, jaki eta edarien dastaketa eta txokolatada izango dira, besteak beste. Oinatz Elkarte Animalista ere bertan izango gara. Gure postuan, animalien babesarekin lotutako informazioa jasotzeaz gain, jaki beganoak dastatzeko aukera izango duzu (animalietatik eratorritako osagarririk gabekoak). Gainera, animalien argazki ederrekin eta gogoetarako esaldiekin osatu dugun 2015 urterako egutegia eskuratu ahal izango duzu. Eta bide batez, animaliei laguntzeko zure hondar aletxoa ipintzeko aukera izango duzu. Animatu eta parte hartu Azoka Herritik ekimenean. Gu ezagutzeko aukera bikaina izango duzu Sanjuandegin!

egutegia.jpg

bottom of page