top of page

Rock in Vega jaialdia proposatu dute, Toro de la Vega ordezkatzeko

Tordesillasko herria mundu osoan animalien tratu txarren erreferente bilakatu da. Bere balio turistiko eta kulturala itzalean gelditu da, urtero zezen bat lantza bidez erailtzen duten Toro de la Vega jaia dela eta.

Azken urteetan, festa hau bukatzeko deialdi internazionalak, aldeko eta kontrakoen arteko borroka gordindu du. Orain, ehundaka artista batu dira herriari konponbide bat eskaintzeko: festa itsusi honen ordez, Rock in Vega deituriko jaialdi bat proposatu diote.

La Tortura no es Cultura plataforma (LTNEC), Sare Antitaurino Internazionala eta ANIMAL erakunde portugaldarra dira jaialdi honen bultzatzaileak. Tordesillas kultura, musika eta arteen munduko erreferente bihurtu nahi dute eta horrela denak irtetzen direla irabazten baieztatu dute.

"Rock in Vegako artistak egiten ari direna, Tordesillasko biztanleei eskua ematea da. Eskaintzen dutena Tordesillas munduarekin adiskidetzeko konponbide berritzaile bat da" esan du LTNEC-ko lehendakari Marta Estebanek. "Herritarrek onartzen badute, animalien tratu txarrak atzean utzi eta aldaketa kultural baten erreferente bilakatuko dira. Toro de la Vegaren zamarik gabe, Tordesillas, bere paisaien edertasuna eta historia mundura zabalduko dira eta emandako pausuak turistak erakarriko ditu. Guk geuk emango diogu zabalpena gure sare internazional guztien bidez. Denok irabaziko dugu."

Antolatzaileek eta artista hauetako batzuk, proiektua azaltzeko alkatearekin bilera eskatu dute, eta herritarrei galdeketa bat egiteko proposatuko diote.

Informazio gehiago: www.rockinvega.com

bottom of page